ERREZETA


Momentua heldu da! Oso ondo dago janariari eta elikadurari buruz mintzatzea, baina, zer deritzozue dastatzen badugu? Eta gu geuk plater bat prestatzen badugu?

Sukaldaritzaren gaitasuna garatzeaz gain, kozinatzea haurrentzat hainbat onura suposatzen ditu. Esate baterako, sozializatzeko gaitasuna garatzen dute, besteekin harremanetan egon behar baitute jarduera aurrera eramateko. Gainera, jolasa bezala hartzen dutenez gero eta gauzak ukitu zein manipulatzen dutenez gero, elikagaiei eta inguruneari buruz asko ikasten dute. Honi lotuta, bere kulturako eta beste kulturen ezaugarriak ezagutzeko aukera itzela da. Halaber, lan egiteko hainbat estrategiak aplika eta ikas dezakete. Azkenik, oso jarduera dibertigarria da haurrentzat, hortaz, oso motibatuta sentituko dira ikasten jarraitzeko. (Instituto Tecnológico "Cordillera", 2014-2015)

Hau guztia dela eta, nire gelan, “sukaldaritza tailerra” prestatu dut, non, gabonak gertu daduenez gero, frutazko zuhaitza egin dute ikasleek, bideo honetan inspiratuta:


Dena den, milaka errezeta daude haurrekin lantzeko oso aproposak direnak. Hala ere, egia da batzuetan oso elikagai arraroak edo garestiak behar dituen errezetak direla. Horregatik, hona hemen mugikorrerako 2 aplikazio, daukagun elikagaiekin zein errezetak jarraitu ahal den esaten duena: ¡Cómete el mundo! eta Hatcook

Comentarios

Entradas populares de este blog

ZERTARAKO ELIKADURA OSASUNGARRIA?

ELIKADURA PIRAMIDEA

5 JANALDIAK