ZERTARAKO ELIKADURA OSASUNGARRIA?




Ongi etorri berriz!

Irakasle bezala, ados gaude elikadura osasungarria izan behar dugula eta horrela transmititu nahi diegu gure ikasleei. Baina, ba al dakigu zer esan nahi duen hori? Ba al gara kontziente zertarako beharrezkoa den ohitura hori izatea?

Elikadura osasungarria izatea, osasuntsu egoteko, ondo sentitzeko eta energia izateko behar dituzun nutrienteak eskaintzen dituzten elikagaiak jatean datza. Nutriente hauek proteinak, karbohidratoak, koipeak, ura, bitaminak eta mineralak dauzkate. Hauek guztiak lortzeko ezinbestekoa da talde desberdineko janaria hartzea, bakoitzak bere abantailak eskaintzen baititu.

Batzuetan, talde bateko janaria bakarrik jaten dugu, besteen abantailak ez ditugulako ezagutzen. Nik, nire ikasleei, prezi baten bidez nutriente guztien beharra azaldu diet. Hemen klikatuz ikus dezakezue.

Halaber, era interdiziplinarrean irakatsi nahi baduzue gai hau, ingelesez dagoen bideo hau erakutsi ahal diezaiezue:



Comentarios

Entradas populares de este blog

ELIKADURA PIRAMIDEA

5 JANALDIAK