Entradas

ELIKADURA OSASUNGARRIA BIRPASATZEN!

Imagen
Aupa!! Erabilgarria egin zaizue orain arte eskainitako ideiak eta informazioa? Espero dut baietz! Edukien alde, elikadura osaungarriarekin bukatu dugu, hala ere, ondo legoke azken birpasaketa bat egitea, ikasitakoa finkatzeko. Birpasaketa hau jokuen bidez egin daiteke hauek gaitasun kognitibo motorrak eta espazialak garatzen laguntzen baitute, arazoak konpontzeko teknikak eta ezagupenak ikasteko balio baiute, kreatibitatea sustatzen dutelako eta adibide praktikoak erakusten dituztelako, besteak beste. Horretarako, interenten hainbat aukera aurki ditzakegu. Adibidez, ohitura osasungarriei ,   elikadura osasungarriari  edota digestio aparatuari buruz jokuren bat proposatu ahal diegu ikasleei. Halaber, idatzizko jarduerak nahiago badituzue, elikadura osasungariari buruzko fitxak eta baliabide ezberdin eskura ahal diezue. Azkenik, ebaluazio moduan irakasleak lehiaketa jokoak sortu ditzake kahoot edo halako aplikazioen bidez.

DIGESTIO APARATUA SOINEAN ERAMATEN

Imagen
Egun on! Aurreko postarekin jarraituz,  digestio aparatua era kreatiboan lantzeko idei bat proposatuko dizuet. Normalean, eskoletan digestio aparatuari buruzko maketak eraikitzen dituzte. Hau oso dibertigarria izan daiteke, baina ez da oso originala. Halaber, behin eginda, etxera eramaten dute ikasleek eta gehienetan zakarrontzira doa zuzenean. Hortaz, zer deritzue, ikasteaz gain, erabili dezaketen zerbait egitea? Zer iruditzen zaizue DIGESTIO APARATUKO KAMISETA bana egiten badute? Izugarri politak gelditzen dira! Behin hau eginda, IKTak erabiltzeko asmoz, ondo legoke ikasleek bideo bat grabatzea digestio aparatua azaltzen, kamisetak erabiliz. Bideoaren muntaia egiteko, kizoa oso programa ona izan daiteke,

DIGESTIO APARATUA (teoria)

Imagen
Gaiaren amaierara heltzen ari gara lagunok! Baina... adi! Oraindik badago atal bat arreta jarri behar diogunari: DIGESTIO APARATUA. Digestio aparatua elikadurarekin zuzenean lotuta dago, hortaz, ezinbestekoa da ikasleek ezagutzea. Agian, LHko lehenengo mailetako irakasleak bazarete, hau zaizue erabilgarria izango, konplexuegia izan daiteke eta zuen ikasleentzat. Baina, 3. mailatik aurrerako irakaslea izatekotan, hona hemen bideotxo batzuk zuen klaseetan erabili ahal dituzunak. Hasteko, EUSKERAZ filmatuta dagoen bat uzten dizuet: Ondoren, GAZTELERAZ nahiago badzue, 2 bideo eskuratzen dizkizuet, lehengoa errezagoa eta bigarrena pixka bat sakonagoa, agian LHko azken mailentzat: Azkenik, INGELESA landu nahi baduzue, 2 bideo ere uzten dizkizuet, lehenengoa bigarrena baino errezagoa.

5 JANALDIAK

Imagen
Kaixo lagunok! Z iur nago zuen ikasgelan zenbait ikasle gosaldu gabe etortzen direla edo hamaiketako zein merienda hartzen ez dutela. Beraz, denetarikoa jaten duten kontzientziatzeaz gain, egunean 5 janaldi (Gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, azkaria eta afaria) egitea ezin bestekoa delaz konbentzitzea ezinbestekoa da. H orretarako, oso ideia ona izan daiteke Osasuneko eta Hezkuntzako sailek jarriko duten proiektu pilotuari begirada bat botatzea.  Proiektu hau planteatzen duena fruta, barazki eta arraina jateagatik puntuak ematea da, irakasleek zein gurasoek. Puntuak erregistro batean jarriko dira eta hauek batzean ikasleek “ ikasle osasuntsua ” zein " ikasgela osasuntsua " direla dioen diploma jaso dezakete. H oni, elikagai osasuntsuak jatea lortzeaz gain, 5 janaldiak egiten dituztela egiaztatzeko, janaldi bakoitza egitean puntuak lortzea gehitu ahal litzaioke. Bestalde, honi lotuta, Runastic Balance aplikazioa gomendatzen dizuet. Honetan, janaldi bakoitz

ERREZETA

Imagen
M omentua heldu da! Oso ondo dago janariari eta elikadurari buruz mintzatzea, baina, zer deritzozue dastatzen badugu? Eta gu geuk plater bat prestatzen badugu? S ukaldaritzaren gaitasuna garatzeaz gain, kozinatzea haurrentzat hainbat onura suposatzen ditu. Esate baterako, sozializatzeko gaitasuna garatzen dute, besteekin harremanetan egon behar baitute jarduera aurrera eramateko. Gainera, jolasa bezala hartzen dutenez gero eta gauzak ukitu zein manipulatzen dutenez gero, elikagaiei eta inguruneari buruz asko ikasten dute. Honi lotuta, bere kulturako eta beste kulturen ezaugarriak ezagutzeko aukera itzela da. Halaber, lan egiteko hainbat estrategiak aplika eta ikas dezakete. Azkenik, oso jarduera dibertigarria da haurrentzat, hortaz, oso motibatuta sentituko dira ikasten jarraitzeko. (Instituto Tecnológico "Cordillera", 2014-2015) H au guztia dela eta, nire gelan, “sukaldaritza tailerra” prestatu dut, non, gabonak gertu daduenez gero, frutazko zuhaitza egin dute ik

MURALA

Imagen
Aupa !!! G ertatzen al zaizue zerbait azaltzen duzuenean ez dakizuela ikasleek ondo ulertu duten ala ez? Kasu horietan, zer egiten duzue? azterketa bat? jokuren bat? G ai honetan zer egin ez badakizue, ez kezkatu, idei berriekin nator. Zer deritzozue MURAL bat egitea? M ural horretan, taldeka, elikadura piramideak egin ahal dituzte eguneroko albisteetako elikagaiak moztuz. Era honetan, gaia ulertu dutela ziurtatu eta haien zalantzak argitu ahal dituzue. Gainera, oso jarduera dibertigarria da non denek batera parte ahalko duten, bere sormena garatuko duten, eguneroko elikagaien inguru hausnarketa egingo duten eta talde lanaren hainbat balore ikasiko dituzten. N ire kasuan, muralaren eraketa oso emaitza onak ekarri zituen eta umeek primeran pasatu zuten! Gainera, hauek sortu ondoren eskolako pasabidean eskegi genituen, eta horrela, beste kurtsoko ikasleek honi buruz ere ikasteko aukera izan zuten.

ELIKADURA PIRAMIDEA

Imagen
Egun on !! A urreko postan ikusi genuen zein zen nutriente bakoitzaren garrantzia eta abantailak, nutriente guztiak beharrezkoak zirela ikasi genuen. Baina… hori esan nahi denak kantitate berdinean jan behar ditugula? EZ !!! Batzuk gehiago kontsumitu behar dira eta beste batzuk gutxiago. Izan ere, elikadura piramideek nutriente bakoitzeko kantitate egokienak gomendatzen dituzte. Piramiderik ezagunena piramide tradizionala da. Hala ere, beste bi ere exisitzen dira: barazkijalea eta beganoa. Piramide tradizionala: Piramide barazkijalea: Piramide beganoa: Hau, ikasleekin lantzeko oso aukera da haien autonomia garatzeko, taldeka piramideen informazioa bilatu ahal dute eta. G ainera, jasotako informazioarekin eta piramide bat jarraituz, bakoitzak menu bat egin dezake. Adibide moduan, nire ikasleek egin zuten menu barazkijalea usten dizuet. Hau egiteko, canva oso programa aproposa da.