MURALA

Aupa!!!

Gertatzen al zaizue zerbait azaltzen duzuenean ez dakizuela ikasleek ondo ulertu duten ala ez? Kasu horietan, zer egiten duzue? azterketa bat? jokuren bat?

Gai honetan zer egin ez badakizue, ez kezkatu, idei berriekin nator. Zer deritzozue MURAL bat egitea?

Mural horretan, taldeka, elikadura piramideak egin ahal dituzte eguneroko albisteetako elikagaiak moztuz. Era honetan, gaia ulertu dutela ziurtatu eta haien zalantzak argitu ahal dituzue. Gainera, oso jarduera dibertigarria da non denek batera parte ahalko duten, bere sormena garatuko duten, eguneroko elikagaien inguru hausnarketa egingo duten eta talde lanaren hainbat balore ikasiko dituzten.

Nire kasuan, muralaren eraketa oso emaitza onak ekarri zituen eta umeek primeran pasatu zuten! Gainera, hauek sortu ondoren eskolako pasabidean eskegi genituen, eta horrela, beste kurtsoko ikasleek honi buruz ere ikasteko aukera izan zuten.




Comentarios

Entradas populares de este blog

ZERTARAKO ELIKADURA OSASUNGARRIA?

ELIKADURA PIRAMIDEA

5 JANALDIAK